Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoko ikuskaritza zerbitzuak burutzen du osasun kontrol ofiziala, hiltegira atxikita dagoena. Horrez gain, APPCC (arrisku eta kontrol gune kritikoen azterketa) sistema ezarrita dauka gure enpresak, eta hori beste enpresa bereizi batek ikuskatzen du. Gure langileak etengabeko prestakuntza jasotzen dute higiene eta osasun arloetan, animalien ongizatean eta arriskuen prebentzioan. Sortu zenetik aldaketa asko egin dira eraikinetan, eta horien helburua beti izan da gure enpresa hobeto egokitzea eta modernizatzea, gure zerbitzuetan kalitate hobea eskaintzeko.