MAFRIDO hiltegi ertain bat da, eta behi, txerri eta ardi azienda hiltzen eta banatzen jarduten da. 10.000 metro karratuko eraikitako azalera dauka, 2.800 metro kubikoko hozkailu gaitasuna du, eta 40 lagunek egiten dute lan bertan. Hozkailuen eraikina eraiki zen lehenengo, 1965ean. 1976an jarri zuten abian hiltegia, ukuiluen eraikina eta hiltzeko pabiloia eraiki zirenean, aurretik zegoen lehen eraikinari itsatsita. 1987an, Cortadores de Gipuzkoa S.A.-k egungo Matadero Frigorífico Donostiarra S.A.L.-ri pasa zion enpresaren jabetza eta ustiaketa.